Bar
Guggenheim Bilbao

Zer dira pintxoak?

Lanketa eta nahasketa harrigarriak janda gozatzeko beste modu bat; hori bai, kalitateari uko egin gabe. Produktuak eta ohiturak balioesten dituen araurik gabeko sukaldaritza.

Pintxoek herri baten historia islatzen dute, baita bizitza gizarte-erritual baten bitartez dastatzeko askatasuna ere.

Tabernaren ordutegia: asteartetik igandera 9:30etik 19:30era. Astelehenetan itxita.

Murala

Donostiar Juan Pérez Agirregoikoaren pintura bat, akrilikoz eta ikatz-ziriz egindakoa eta 10 metro luze eta 4 metro zabalekoa, iraunkorki ipiniko da Bar Guggenheim Bilbao tabernan. “La forêt des maîtres-sots “ margoan, artistak giza jokabidearen inguruko hausnarketa gauzatu du ikurrez eta politikaren eta filosofiaren alorreko osagaiez betetako gaueko baso batean.